LiteraturaZahar-barriak

Mikel Zarate bizi-bizirik Lezaman

Posted on

Mikel Zarate idazle eta euskaltzalea hil zala 40 urte bete diranean, Lezamako herriak omenaldi beroa egin deutso, Labayru Fundazioa be antzolatzaile dala. Hainbat senide, lagun, auzo batu ziran ekitaldira apirilaren 10ean.

Egun horretarako Josi Sierrak, Seminarioan Mikelen ikasle izandakoak, haren inguruko 40 laguni grabazinoak eginda, dokumentala prestau eban. Han ikusi zan Mikel zelangoa zan, eta zer zan persona bakotxarentzat.

Hori dana, bai dokumentala, bai ekitaldiko atalak, Josik berak sarean jarri dau eta ikusgai dago gura dauenarentzat. Hona lotuneak, alde batetik, ekitaldian partu hartu ebenen bideoak ikusteko:

Lontzo Zugazagaren bertsoak.

Adolfo Arejitaren hitzaldia.

Ekidazu abesbatzaren kantaldia.

Eta beste aldetik, Mikel Zarateri buruzko dokumentala atalka, hemen hiru bideo:

Mikelegaz Lezaman.

Mikelegaz Derion.

Mikelegaz bizitzan.