BarriketanEtnografia

Aduak eukitea

Posted on

Zeberioko Manu Etxebarriak kontetan dauanez, Adua destinoa da. Ume bat egon zan, aduak esanda, haginka eginda hilko zala. Horrexegaitik eukien umea ondo jagonda, leku garbietan-eta. Egun baten, mahatsa jatea akordau jakon eta ondoko mahats-parrara joan ziran morda bat hartzen. Halako baten, mihinean ziztada bat sentidu eban eta umea hil egin zan. Mordan begiratu eta konturatu ziran sugegorri txiki bat egoala. Aduak euki ebazan!