LiteraturaZahar-barriak

Ahoz ahoko azoka Galdakaon

Posted on

Abenduaren 15etik 21era bitartean liburu azoka eratu dabe Galdakahon. Izan be, Ahoz ahoko azoka ipini deutsie izenburu

Azokako erakuslekuez ganera, programa bete-betea dago egunero: idazleak euren liburuak sinatzen, hitzaldiak, aurkezpenak, ipuin kontalariak, performanceak, musika-ekitaldiak…

Herriko alkarte gehienek parte hartuko dabe, musika-emonaldietan, euren jardueren aurkezpenetan… herrian txertatuta.

Horrez ganera, Alizia lurralde miresgarrian liburuaren lehenengo edizinoaren urteurrena dala-ta, erakusketa bat jarri dabe. Bai Lewis Carrol bai Roald Dalh gogoan hartuko ditue. Euren ganeko erakusketa, hitzaldiak eta euren idazlanetan oinarritutako argitalpenak eta filmak ikusgai egongo dira.

Ikasiz gozatu eta gozatuz ikasi. Astebeteko egitarau honegaz badago non eta zertan entretenitu.