LiteraturaZahar-barriak

Aresti gogoan

Posted on

Euskal Harria poema liburua argitaratu zala 50 urte bete dirala-ta, jardunaldia egingo dabe Euskaltzaindiaren egoitzan Gabriel Arestiren ibilbidea gogoratzeko.

‘Gabriel Arestiren Euskal Harriak 50 urte’ izeneko jardunaldia urriaren 11n izango da, Euskaltzaindiaren, Gabriel Aresti Elkarterenk eta Bilboko Udalaren ekimenez.

Jardunaldi berean Agustin Ibarrola artista omenduko da. Izan be, Ibarrolak bere irudiak eskaini eutsazan Gabriel Arestiri 1967an eta Euskal Harriaren lehen edizinorako erabili ziran.

Parte hartzaileen artean izango dira Oskorri taldea, Bernardo Atxaga, Arantxa Urretabizkaia, Xabier Kintana eta Jon Kortazar.

Andoni Egaak eta Mikel Martinezek be parte hartuko dabe jardunaldian. Egaak Arestik ahozko tradizinoaren eta modernidadearen arteko zubia eregiten egindako ahalegina hartuko dau gaitzat, eta Mikel Martinezek idazleak Hernanin emondako hitzaldia.

Argazkiaren iturria: http://www.bilbao.eus