Ondarroako Aitziber Zenarruzabeitiak kontetan dauanez, ofizinako zein portuko beharra egiten dabe administrariek: lan guzti-guztiak. Domeka-astelehenetan deskargak eta salmentak egiten dabez, eta martitzenetik barikura bulegoko lanak. Urteko domeka guztietan egiten dabe lan, arrasteroak etorten diralako Ondarroara, egunez. Lehenago domeka gauez egiten eben lan gehiago.
Domeketako beharra polita da. Itsasontzia heltzen danean bajetan dira portura, eta goizean gizonek deskargetan daben arraina manipuletan eta minoristekin tratuan ibilten dira. Pintxeruek dakarren arraina Pasaira edo Galizira bialtzen dabe kamioetan. Domeka arratsaldean arrasteko txalupek dakarren arraina sailkatzen dabe lonjan, hori bertan saltzen dalako. Era askotako arrainak manipuletan dabez, banan-banan sailkatuta.