BarriketanEtnografia

Ama bendejeagaz Erriberako merkatura

Posted on

Karmele Madariagak dinoskun lez, Sondikan gehienak baserritik bizi izan dira, nahi-ta batzuk fabrikan be behar egin. Herriko fabrika batzuk betidanik ezagutu dauz berak. Euren amak bendejea saltzen eban Erriberako merkatuan eta trenez joaten ziran Sondikatik. Bilboko tren geltokian kargeruak egoten ziran jeneroa merkatura eroateko. Esnea Sondikan bertan saltzen eben etxerik etxe.