Berrizko Alizia Barruetak eta Rosa Mari Otaduyk kontetan dabe lehenago, zortzietatik hamabietara, eta ordubata eta erditarik sei eta erdietara behar egiten ebela. Zapatu goizetan be lan egiten zan. Oporrak abuztuan izaten ziran beti. Gabonetan eta Aste Santuan be behar egin behar izaten zan. Andrarik gehienek, ezkondukeran, beharrari itxi egiten eutsien. Euren garaian hasi ziran, ezkondu arren, beharren jarraitzen eben.
Andrek beharra itxi ezkondukeran




