BarriketanEtnografia

Angulak koiutea

Posted on

Mungiako Pedro Oleak eta Lourdes Iturregik kontetan dabenez, anguletan Butroira joaten ziran. Gauez hartzen ziran angulak argiagaz. Butroiko errekatik beherantz presea dago, Plentziara bidean, eta han ibilten ziran angulak koiuten. Bakotxak bere lekua eukiten eban. Sare zehatz-zehatza erabilten eben; ha bota eta palu luze bategaz altzetan eben sarea. Gehienak erreka izkinetan egoten ziran, baina beste batzuk boteagaz joaten ziran angulatan. Botedun bat topetan eben horretarako.