EtnografiaZahar-barriak

Aratusteak hurreratzen

Posted on

Apurka-apurka egoerea normalduten doa eta hainbat herritan honezkero aurreratu dabe aurten ospatuko dabezala aratusteak. Horretarako egun batzuk falta ditugu, baina aurreko iragarpenak bidean dira.

Hilaren 20an izango da basaratoste, aratuste aurreko domekan ospatzen dana. Izen asko erabilten dira egun hori adierazteko: basabatiste, txitxi-burduntzi, sasikoipetsu, kanporamartxo, basokoipetsu, basomartxo

Bizkaian herri gitxitan baino ez da ospatzen izan karnabal gerraosteko urteetan, aparteko jarduerakaz esan gura da. Baina txitxi-burduntzi herri gehien-gehienetan egiten izan dabe, gazte bardingoek zein familiek. Lehen lagunartekoa bazan be, orain herrietan udalak edo mendi- edo kultur-talderen batek antolatuta egiten da. Adibidez Durangaldeko Alpino taldeak eta Galdakaoko Gangurenek prest daukie plana, beste askoren moduan.

Aurreko urte bietako ezaren ostean, ia aurten alkarregaz ospatzeko moduan gagozan.