BarriketanEtnografia

Ardi-lanea

Posted on

Ardiakaz, gehienetan bildotsetatik, esnetik, gaztaitik eta lanatik bizi izan da Aulestiko Eusebio Bengoetxea. Laneak asko balio eban antxina eta horregaitik hasi zan horretan. Arroeak, 12’5 kilo, karuen egon zanean, mila pezetatan saldu eban nire aiteak. Kiloko ia ehun pezeta. Berak artalde nagusia saldu ebanean, orain dala hogei urte, 130 pezeta arroako. Gaur egun, barriz, ez dau ezer balio, ez da saltzen. Zabor-biltzaileek bere ez dabe gura, erreteko gatxa dala-ta.