BarriketanEtnografia

Arraina saltzen

Posted on

Arrain gehiena kofradiara eroaten eben. Erosle askorik egoten ez zanez, ez eben zuzeneko salmentarik egiten portuan bertan. Baina arraindegia eukan baten laguntzaz, arraina Merkabilbaora bialdu eta han saltzen eben. Salmentaren ostean kaxa handiak garbitu egin behar izaten ziran. Eta itsukiak, kolaioak, plazan saltzen ebezan, lehenengo azala kenduta. Itsukiak marrazoaren familiako arrain txiki bat da. Arrain hori makailaoaren antzera, gatzetan ipini eta sikatu be egiten zan. Orduan, horreetarikoak asko saltzen ebezan.