EtnografiaZahar-barriak

Arrantza eta ondare immateriala

Posted on

Bermeoko Arrantzaleen Museoan hitzaldi-zikloa prestau dabe Museoaren 75. urteurrena ospatzeko. Arrantzagaz lotutako gaiak izango dira zikloaren muina, galdera honeei erantzun guran: «nork, zer, zegaz, zelan eta zertarako arrantzatzen da Euskal Herrian?» Hori guztia, ganera, ondare ez-materialaren eta ahozko memoriaren ikuspegitik landuko dabe.

Hurrengo saioak honeek izango dira

Maiatzaren 25ean, «ITSAS-JENDEA: Nork egiten ditu arrantzari lotutako lanak?». Gaiari heltzeko, Jesus Urkidik «Gure arrantzaleak» hitzaldian, gizonen alderdiari erreparauko deutso. Eta Akaitze Kamiruagak «Andrak eta arrantza… Geu be bagara itsasoa» izenburupean andrazkoen ikuspegia landuko dau.

Hurrengoa ekainaren 8an izango da, «ARRAINAK: Zer, noiz eta non egiten zuten eta dute arrantzan?» gaiaren inguruan. Horretan, Iñigo Onaindiak «Gure arrainak eta zientzia» gaia erabiliko dau.

Uztaularen 2an «KOFRADIAK: Zelan eta zertarako elkartzen ziren?» gaia hartuta, Josu Erkorekak «Gure arrantzaleen kofradiak» gaiari buruz berba egingo da.

Hitzaldiak urritik abendura izango dabe jarraipena.