Arratzuko Mari Angeles Goizagak kontetan dau lehen alkartasuna egoten zala baserrietan; jenteari lagundu egiten jakon gari-joteetan, artajorran… Goikoetxe, Miriategi (Miseti), Lauriz, (Laurizbekoa), Laurizgoikoa eta euren etxeen artean garia joteko alkarreri lagunduten eutsien; etxe baten hasi eta danak akabau arte. Laguntasun handia egoan, eskua beti botaten zan.
Auzokoen arteko laguntasuna
![](https://www.bizkaiera.eus/wp-content/uploads/2023/02/2023-04-04-Lehen-derrigorra-mezatara-joatea.jpg)