Gurot Lehiaketearen bitartez gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzea bilatzen da. Hain zuzen be, 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Euskal kulturea indartuz, ikaskuntza dibertigarri baten bidez parte-hartzea bultzatu gura dabe.
Durangaldeko Mankomunidadeak bideratuta, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko hainbat udalerrigaz alkarlanean eratutako lehiaketea da.
Aurten, mikro-lehiaketen bidez jokatuko dabe parte-hartzaileek bakotxa banaka. Horretarako, zemendiko eguenetan, ordubete eukiko dabe hainbat gairi buruzko galderak erantzuteko, beti euskeraz.
Mikro-lehiaketen datak ondokoak dira:
- Zemendiak 6 (15:00 – 21:00): Mikro-lehiaketea I.
- Zemendiak 13 (15:00 – 21:00): Mikro-lehiaketea II.
- Zemendiak 20 (15:00 – 21:00): Mikro-lehiaketea III.
- Zemendiak 27 (15:00 – 21:00): Mikro-lehiaketea IV.
Saio bakotxeko irabazleek Zetak taldeak 2026ko bagilean San Mamesen emongo dauen kontzerturako sarrera bi jasoko ditue. Lehiakide bakotxak behin baino ez dau jasoko saria; hori dala eta, lehiakide batek behin baino gehiagotan irabaziko baleu, hurrengo sailkatu onenari emongo jako saria.
Lehiaketan parte-hartzeko, gazteek aldez aurretik izena emon behar dabe.




