LiteraturaZahar-barriak

Badator Durangoko liburu-azoka

Posted on

Udagoienagaz batera, Durangoko disko- eta liburu-azokarako irrika eta grina zabaltzen hasten da urtero. Aurten be, egoera berezia badogu be, danok egon gara zain ia zer etorriko dan.

Azkenean iragarri dabe zelan izango dan: denda birtuala liburuak eta diskoak saltzeko, eta aurkezpenak eta ekitaldiak aforo mugatuagaz eta sare bidez jarraitzeko moduan.

Pandemia honek bizitzako arlo guztietan eragin dau, baina badoaz gauzak aurrera, eta Azokea be, modu berezian bada, egin egingo da, eta horixe da ospatu behar doguna.