Zahar-barriak

Badator Señeak Bizkaia Rock Kanpusaren bigarren edizinoa

Posted on

Aste Santuko Pazko astean egingo da kanpusa Lauaxeta ikastolan, Zornotzan, 14 eta 17 urte bitarteko gazteakaz. Bertan parte hartu gura izan ezkero www.seneak.eus webgunearen bidez emon ahal izango da izena martiaren 8ra arte.

Bertan musika munduan aurrera egiteko baliabideak ikasiko dabez. Helburua, partaide gazteen hazkunde artistikoan laguntzea da, euren garapen personala be sustatuz.

Señeak egitasmoak musikari gazteentzako orientazino eta bizitza personalerako eta musikalerako trebezietan laguntzeko espazio barria proponiduten dau. Halanda ze, musikari bezela hazteko ezeze, garapen personalerako tresna eraginkorra be da musikea.

Kanpusean egunero jorratuko diran dinamika praktikoen bidez, presinoaren kudeaketea, autokritikea eta espektatibearen kudeaketea jorratuko dira, musika-interpretazinoari eta bizitzeari aplikau leikiozan tresnak eskainiz.

Gainera, musikako ikasle eta goi-mailako profesional erreferenteakaz alkartzeko guneak edegiko dira.