Saregina eta dei-egitekoa izan da Nieves Mendazona lekeitiarra, eta zeregin biak konbinau egiten ebezan, lo gitxi eginda. Mollara bajau orduko etxeko lanak be egin behar ziran. Lehen kaxak erabilten ebezan eta garbitu egin behar izaten ziran. Baporari itxaroten egoten ziran bitartean sareginen egiten eben. Bapora heltzen zanean hari atendidu.
Dei-egitekoen lana biberak prestatu, gizonei itsasora joateko deitu, orain telefonoz egiten da. Arrainen deskargea gizonek egiten eben baina eurak lagunduta. Berdelak kamioian kargau… Behar gogorra izaten zan.