Gau Zuria esaten jako Bilbo uriaren sorreraren urteurrena ospatzeko egiten dan ospakizunari. Aurten uriaren fundazinoaren 725. urteurrena da, eta horren harira, ekainaren 13an eta 14an, bariku-zapatuetan, proposamen artistiko zabala eukiko dogu herritar guztiok benetan gozatu ahal izateko. Artea, diseinua eta teknologia lotzen dituen esku-hartze artistiko, argiztapen-lan, ikuskizun ibiltari eta talde koral nahiz instrumentalak egongo dira ikusgai.
Bilboko kultura-gune nagusietan –Arriaga Antzokia, Azkuna Zentroa, Uribitarte40 Aretoa, Arte Ederren Museoa, Itsasmuseum eta Euskalduna Jauregia– hainbat sormen-proposamen egongo dira. Horrez gainera, kaleak, plazak, kaialdeak eta zubiak eszenatoki bihurtuko dira. Musikak be protagonismoa izango dau, Bilbo soinuz betez.