Aurten Bilboko Liburu Azokak 55. edizinoa izango dau, eta urteroko moduan, programa beteagaz dator. Alde batetik, Areatzan 56 txabola egongo dira, argitaletxeen eta idazleen lan barriak erakusteko. Bertan egongo dira hainbat sortzaile euren liburuen aurkezpenak egiten eta liburuak sinatzen.
Azoka maiatzaren 28tik ekainaren 8ra bitartean izango da. Areatzan ez eze, Bidebarrieta Kulturgunean be beste hainbat ekitaldi egingo dira: idazleen hitzaldiak, topaketak, alkarrizketak, aurkezpenak…
Idazleak gure artean ikusteko eta entzuteko aukera ezin hobea. Animatu, egitaraua ikusi, eta parte hartu saioetan.