Asier Muniategi kazetari zoliak ekarri deusku, Urdaibai aldeko berbetatik, Arteagako herritik garbi esanda, hara honen auzia mahai gainera.
Labayru Hiztegiak, abertentzi, ohar edo zerbaiten aurkezpen modura, esangura-eremu bi dakarz baturik. Bokatibo edo dei-hitz modura erabilten dira biak:
a) Lehenengoa, suabeagoa eta argigarria. Egoera barri edo diferente baten aurrean, harridura, ezustekoa dan zeozer aurkeztu edo espliketako. Hara. Begitu hara. “Hara! Hemen zagoz daborduko?”. “Aita non datorren, hára!”. “Kontuz! Jausi zara, hára!” “Hara! Jakin dot berandu etorriko zarana” / ¿Ves? Sabía que llegarías tarde. “Hara! Zu baino gehiago naz arineketan: / ¡Mira! Soy más rápido que tú corriendo”. “Hara bestea! Zelan jakingo dau horrek berak baino gehiago! / ¡Mira el otro! Cómo va a saber ese más que ella”.
b) Bigarrena, ohar, abertentzi, ia mehatxu modura; era zorrotzagoz, serioago, agindu modura aurrekoari zeozer dinotsagunean. “Begitu, hara! Esanik egin gura ez badozu, arpegia apurtuko deutsut!”. “Hara, Pedro. Hori egiten badozu, damutuko jatzu!”. “Hara, umea! Isildu zaitez, burua eragiten deustazu eta!”. Urdaibai aldean, intonazino-indarra atzean dala: Hará. / Begitu hará. Beste leku batzuetan, intonazino-indarra aurrean dala.
c) Aurreko horregaz lotuta dago hurrengo hau be. adb. Entzun!, aiko! (azalpen bat, esplikazino bat emoteko) Hara, umea!
Adolfo Arejita




