‘Bizkaidatz Txikia’ literatur lehiaketea Bizkaiko Foru Aldundiak 2015ean jarri eban martxan ume eta gazteentzako, Bizkaiko ikastetxeetako ume eta gazteen artean irakurteko eta idazteko zaletasuna sustatzeko.
Bertan parte hartzeko, emonda dagozan ipuin-hasiera biri jarraipena eta amaiera emon behar jake. Euskeraz eta gaztelaniaz parte hartu daitekenez, ipuin bana proposatzen da.
Aurten, Aritza Bergarak Arbasoen sekretua izeneko euskerazko istorioa hasi dau eta Xandra Bilbaok, barriz, La gata mágica y el portal de los recuerdos kontakizunaren bitartez, gaztelaniazko istorioaren hasierea proponiduko dau.
Bizkaiko edozein udalerritako ikastetxeetan ikasten dabizan 16 urtera arteko umeak eta gazteak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara: umeen kategorian Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. eta 5. eta 6. mailetako ikasleak; eta gazteen kategorian Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. eta 3. eta 4. mailetako ikasleak.
Kontakizunak jasoteko 2026ko zezeilaren 16ra arteko epea dago. Testu guztiak, gitxienez, 4 orrialde luze izango dira eta, gehienez, 5. Eskuz idatzi ezkero, letra argia erabili behar da; ordenagailuz idatzi ezkero, barriz, Times edo Arial letrea erabili behar da (12ko neurrian), Dina A4 orrietan, lerroarte bikotxa itxiz.
Saridunek tableta eta diplomea hartuko dabez.




