LiteraturaZahar-barriak

BizkaIdatz XVII. Literatura Sarietan parte hartzeko deia

Posted on

BizkaIdatz Literatura Sariek XVII. edizinoa egingo dabe aurten. Parte hartzeko modua hau da: idazle batek sortutako narrazino-hasiera bateri jarraipena eta amaiera emotea.

Modalidade bi dagoz parte hartzeko, euskeraz eta gaztelaniaz. Euskerazkoan Oihane Amategik idatzitako ‘Aldiro liburu bat’ kontakizunari emon behar jako jarraipena. Eta gaztelaniazkoan, Javier Ibarrolaren ‘Mañana en mi casa’ izenburukoari.

Idazlanak aurkezteko irailaren 11ra arteko epea egongo da. Gero epaimahaiak erabagiko dau nor saritu.

Modalidade bakotxean hiru sari egongo dira: lehenengoa 2.000 eurokoa, bigarrena 750 eurokoa, eta hirugarrena 250 eurokoa. Danek hartuko dabe diplomea be. Eta ganera, antolatzaileak konpromisoa hartzen dau idazlanok argitaratzeko.

Sariketa honen helburua bizkaitarren talentua eta sormen literarioa bultzatzea, indartzea eta sustatzea da.