HizkuntzaZahar-barriak

Bizkaierako itzultzaile neuronala erabilgarri

Posted on

Egunotan ipini dabe Batua.eus webgunean itzulpena bizkaieraz egiteko tresna. Lehendik egon danari aukera hori gehitu deutsie, bai batuagaz bai gaztelaniagaz konbinatuta.

Garapen teknologikoa Vicomtech enpreseak egin dau. Hizkuntzaren ganekoak, ostera, gramatika eta lexikoa Labayru Fundazioaren lanetatik hartu izan dira. Horrezaz ganera, hainbat testu erabili dira, bai Labayrukoak, bai Bizkaiko Batzar Nagusienak eta Bizkaie! aldizkari elektronikoarenak.

Honezkero eskura dago tresna, apurka-apurka hobetzen joatekotan gainera.