LiteraturaZahar-barriak

Bizkaiko andrazko bertsolariak

Posted on

Markinan egingo dabe Bizkaiko bertso-munduko emakumeen topaketea maiatzaren 22an. Honezkero hainbat neska eta andra dabilz plazatan bertsotan, euretariko batzuk sariketak be irabazitakoak dirala.

Ibilbide luzea egin dabe horretara heltzeko, urteetakoa, eta ibilbide ez beti atsegina ganera. Baina hondino badago zer egin eta nondik ibili, euren esanetan.

Horregaitik, belaunaldi ezbardinetako bertsolarien arteko topaketa horrek alkarregaz alderdi gazi-gozoak konpartitzeko, eta etorkizunean erronkei aurre zelan egin ebatziteko balio leike.

Batzuen eta besteen esperientziak trukatu, transmisinoa ziurtau, eta aurrera begira indarra hartzeko hauspoa izango da topaketea.