Atxondoko Jesus Eguzkizak azaltzen dauanez, buztarria idi bi edota behi bi alkar lotzeko erabilten zan tresnarik inportanteenetarikoa da; pago egurrez egina, normalean. Pago-gerria laurendu egiten zan metro eta erdi inguruko neurrian, uretan eukiten zan urteetan eta gero uretatik ataratean bigun-bigun egoan lantzeko. Idi parea egoan tokian bertan egiten ziran buztarriak, bakoitzak bere neurria daukalako. Oso ondo eginda egon behar da buztarria, indarra egiteko dalako eta ez indarra kentzeko.
Alde batetik, larakoa edo gurzotza dago, eta hori burtaunari sartzen jako bere zuloetan; zulo bi ditu puntan, burdiaren langa luzeak, pertikeak; bata tiratzeko eta bestea atzerantz egiteko. Hau, kasurako hagin egurrezkoa da, egur gogorra izan behar dau.
Bestalde, burtedea dago: burtauna sartzeko zuloa. Burtauna edo pertikea dator burtedearen atzetik eta aurretik larakoa sartzen jako. Atzetik beste larako bat sartzen jako, gurdia atzerantz eroateko.
Burtede izena narruagaz lotuta dago, izan be narruzkoa da. Hedeak behiari edo idiari buztarria adarretara lotzeko erabilten diranak. Lehenagokoek narruzkoa egin beharrean, pago egurrezkoa egiten eben.




