EtnografiaZahar-barriak

Dantza taldeak diktadurako erresistentzia

Posted on

Dantza taldeak Bilbon 19 40-1975 bitartean izeneko liburua, kulturaren memoria-atal bat da.

Joan dan mendeko diktaduran, euskerea galarazota egoala, dantzak bihurtu ziran euskalzaletasunaren eta euskal kulturaren adierazgarririk handienetakoa. Erregimenak zirrikitu gitxi ixten eban halakoetarako, baina halanda be gazteek aurkitzen ebezan taldeak eratzeko bitarteak, gehienetan Eleizearen alkarte eta erakundeen babespean.

Trabak asko izan arren, Bilbon, han hor hemen, hainbat eta hainbat talde sortu ziran. Batzuk ez eben luzaro iraun; beste batzuk, ostera, gaur arte heldu dira.

Orduan Bilbok beste zabalera bat eukan arren, oraingo uriari erreparauta,  auzorik auzo, barrutiz barruti, diktadura garaiko taldeen katalogoa prestau eben 2010eko hamarkadan Luis Ángel Gainzak eta José Luis Orbek, biak talde askotan txistulari-dantzari ibilitakoak. Informazino hori liburu bihurtu da orain, atal horren memoria hurrengo belaundaldientzat geratu daiten.