Lekeitioko Oihana Garatearen ama dei-eitekoa zan; beste herri batzuetan neskatila deitzen jako lan horri. Lehen deika ibilten ziran, gizonak itsasora joateko; arrantzale bakoitzaren etxe azpian jarri eta deika ibili. Kajakaz ibilten ziran batetik bestera, lanetan laguntzen eta garitzen. Baina gaur egun asko aldatu da dana; materiala eta lana.
Dei-eitekoa, neskatila




