HizkuntzaZahar-barriak

Durangoko azoka gure kulturaren erakusgarri

Posted on

Aurten be Durangoko Liburu eta Disko Azokak egin dau ekitaldia. Euskal kulturaren erakuslekurik handiena bihurtu da barriro be, eta hainbat euskaltzaleren topaleku. Aurreko urteetan moduan, argitaletxe eta diskoetxe guztiek euren nobedadeak erakutsi eta saldu dabez.

Handitzen doa, ganera, Durangoko Azoka. Haur Literatura Aretoa, Ahotsenea, ikusentzutekoentzako tartea, teknologia barrientzako lekua… Merkatua aldatzen doa, bitartekoak ugaritzen eta euskereak danetan behar dau bere lekua.

Horrezaz ganera, egiteko soziala be badauka Azokak, ezagunen topaleku, lagunak alkartzeko eta agurtzeko lekua da ta.