HizkuntzaZahar-barriak

Ebanjelioa bizkaieraz

Posted on

Jesu Kristoren Ebanjelioa izenburuagaz argitaratu barri da liburua bizkai euskerara itzulita. Jaime Kerexetak egindako lan itzelak egon izan dira, eta hareek asko erabili dira, baina orain gaurkotuta datoz testuak.

Egileek dinoenez, bizkaierarako, kontuan hartu ditugu hiztun euskaldunaren ulermena, eleiz testuetako tradizinoa eta gaur eguneko bizkaiera idatzian neurri handiko adostasuna lortu dauan eredua.

Lan handia izateaz ganera, oso interesgarria da gure testugintzarako. Ha ta guzti be, liturgiarako da; hau da, aurrez aurre irakurteko, entzunez jasoteko, eta horrek testuari aparteko berezitasuna emoten deutso.