Bermeon Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak ospatuko dabez laster. Jaiok girotzeko, Eingule? lehiaketea atondu dabe. Gazteen parte-hartzea sustatu guran, Bermeoko Udalak eta Txosna batzordeak txosnagunea edegiten dan egunerako, irailaren 6rako, lehiaketea prestau dabe.
Lehiaketearen helburua Bermeoko hizkerea, identidadea eta kulturea hedatzea da, eta herritarrei nortasuna emoten deutsen hizkereak egunerokorako daukan balioa agirian ixtea. Horretarako, herrian erabilten diran berba errazak berreskuratu gura dabez.
Eingule? lehiaketan parte-hartzea herritar guztiei edegita dago; banaka, bikoteka edo taldeka parte hartu daiteke eta telefono bidez olgau beharko da.
Parte-hartzaileek 24 galdera erraz erantzun beharko ditue, eta puntuazino altuena lortzen daben lehenengo hiru parte-hartzaileek irabaziko ditue sariak: herriko denda baten gastetako 60, 100 eta 150 euroko txartelak .