BarriketanEtnografia

Entrenamentu asko eta urik ez

Posted on

Mallabiko Jose Antonio Gisasolak («Zelai») kontetan daben lez, astean hirutan egiten eben entrenamentua aldats gora, hauspoa egiteko. Urak loditzen ebala pentsetan ebenez, galarazota euki eben ura edatea.

Osabak be entrenamentuak Eibarretik Arratera egiten ebazan, baina gora heltzean ezin urik edan, iturriaren ostean ezkutauta eukiten eban eta entrenadorea. Jatekoagaz be ez eutseen urik emoten, pontxea baino, eta harek oraindo egarri gehiago emoten eutsen.

Bizkaiko txapelketan, 23-24 urtegaz, Arriaga bigarrenak ura ona zala, eta edateko esan eutsan. Txantxetan ebilela pentsau eban, baina ikusi eban berak danga-danga edaten ebala. Orduantxe konturatu zan dana kontua izan zala. Akorduan dauka gauez itzartu eta egarria kentzeko limoia jaten ebala.