BarriketanEtnografia

Errentadore izatetik jaube izatera

Posted on

Mari Arostegiren gizonak tabernea eukan Amoroton. Bera bertara ezkondu zan 1956an, eta errentadore hiru urtez egon eta gero, etxea erosi egin eben. Gehiago kostau ei jako etxea erostea pagetea baino, ugazabak errentadoreak aberatsak zirala pentsetan eban eta. Abogadu artean ibili eta gero, 1961ean, 240.000 pezetan saldu eutsen etxeori. Gizaburuagako andra batek itxi eutsazan 200.000 pezeta %5eko interesagaz. Andrea etxe-etxekoa zan eta konfidantzea egoan. Bost urte garrenean ordaindu eutsan guztia.