BarriketanEtnografia

Erropak errekan garbitu

Posted on

Lezamako Gloria Bustinzaren ahiztak kanpoan egoten ziran beharrean eta bera etxean lotzen zan erropa garbitu eta etxeko beharrak egiten. Gero, arrastian soloko lanak egiten ebazan. Etxean ez egoan urik eta errekara joan behar izaten eben erropa garbitzen. Ahal zan moduan egiten eben, baina kolore ona ateraten eutsien. Gainera, auzokoen erropari adi egoten ziran, auzokoek eurena baino hobeto ez eukiteko. Euria egiten ebanean, etxean jabonetan eben, eta aklarau errekan. Bakotxak erropa garbitzeko lekutxua eukiten eban prestauta. Chimbo eta Lagarto jaboiak erabilten ebezan.