Dakienak dakiHizkuntza

Esakerak III: Bahe barriak, uruna zuri

Posted on

Errota munduko esakera bat da, sasoi bateko gizartean danak ondo ulertzen ebena. Esanahiaren aldetik, zeozertan hasten garenean ahalegin osoa jartzen dogula esan gura dau.

Ume txikiak ginnean, adibidez, ikasturteko lehenengo egunetan letra ona egiten genduan, baina egunak igaro ahala, letra hori gero eta okerrago eta itsusiagoa bihurtuten zan. Edozein lanbide eta jardueratan gertatzen da: hasieran ahalegin handiz ahaleginduten gara, baina apurka-apurka ondo egin gura hori baztertu, ahaztu eta alperkerian jausten gara.

Ezkonbarriei be antzeko zeozer esaten jaken: Ezkonbarritan galbaheagaz ura ekarri; gerora, edarreagaz be ez gura. Galbaheagaz ezin leike urik ekarri, akaso tantaren bat edo; beraz, ezkonbarritan galbaheagaz ura ekarri-k ezkonbarritan ezinezkoa lortzeko be ahal dan guztia egiten dala adierazten dau, zailtasun handienari aurre egiteko prest gagozala. Bigarren zatiak, ostera, denbora igaroten dan heinean gogo hori eta prestutasun hori itzaltzen doazela dinosku.