Laukizko Txetxu Urrutiak kontetan dau Matzerrotatik egun guztietan etorten zirala Erreskandora eskolara. Joan-etorrietan ibili beharrean, eguerdian sasoi baten eskolan bertan bazkaltzen eben. Bertan egiten eutsiezan indabak, garbantzuak… eta bigarren platera eurek ekarten eben etxetik: arrautzak, solomoa…, bertan prestau eta bertan jan. Sasoi hori amaitzen zanean tabernara etorten ziran eta hor bere eurek etxetik ekarritakoa prestetan eutsien eta hor bazkaltzen eben.
Eskolan edo tabernan bazkaldu




