BarriketanEtnografia

Eskolea

Posted on

Amorotoko Mari Arostegiren maistrea alboko etxean bizi zan. Aitak otzarak egiten ebazan eta amak baserriko beharrak egin behar izaten ebazanez, Mari arratsaldez bialtzen eban eskolara. Eskolan denpora gitxi egin dau. Gehiketak eta biderketa apurren batzuk egiten ikasi eban, baina kenketak eta zatiketak ez. Maitetasunean hazi dabez aita-amek, pobrezian hazi arren. Hamabi urtegaz amaitu eben eskolakoa. Berrogei bat ume, neska eta mutil, batuko ziran eta maistra bera danentzat. Maistrea bilbotarra eta erdalduna zan. Eurakaz batera ikasi ei eban euskeraz.