EtnografiaZahar-barriak

Europako Ondarearen jardunaldiak aurkeztu dabez

Posted on

Urtero lez, urrian zehar Europako Ondarearen jardunaldiak egingo dira Bizkaiko leku gehienetan. Aurten 25. edizinoa da eta programa inoizkorik beteen dator. 160 erakundek (54 udal, 79 kultura-entidade, 27 museo) atondutako 250 kultura-jarduera baino gehiago dagoz aurreikusita.

Aurtengo gaia arkitektura-ondareari buruzkoa da. Programan era askotako jarduerak aurreikusi dira, lekutik lekura ezbardinak, baina ondare mota hori erakusteko beti be: hitzaldiak, ibilaldiak, bisita gidatuak, ikus-entzunezkoak, tailerrak, maketak…

Aukera ezin hobea gure kultura ezagutuz gozatzeko.