Euskal hizkuntzaren eta kulturaren etorkizuna nondik eta norantz bideratu behar dan berbagai da azken aldi honetan hainbat esparrutan. Datorren astera begira jardunaldi biren barri emongo dogu.
Alde batetik, Iparraldeko EKE erakundeak eratutako «Hizkuntza eta kultura biziberritze kontestu batean: bereizi ote daitezke?» jardunaldia egingo da azaroaren 5ean Baionan. Bertan hainbat adituk parte hartuko dabe leku askotako unibersidadeetatik etorrita. Gaia lantzeko hainbat galdera izango dabez: Zer neurritan hizkuntzeak eta kultureak alkar eragiten dabe? Lotura hori beti bistakoa ete da? Zerk funtzionetan dau eta zerk ez? Munduan zehar bizibarritze kulturalerako egiten diran prozesuen erronkak, zailtasunak zeintzuk dira?
Bestetik, hurrengo egunean, azaroaren 6an, Mintzola mintegia egingo da Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan goizean zehar. Hainbat gaztek parte hartuko dabe, Mintzolak saritutako lanak aurkezteko, batzuk Gradu amaierako lanak, beste batzuk eurek euretara egindakoak. Honeek dira aurkezleak: Mikel Pérez González, Oihana Lujanbio, Fernando Oiartzun, Alex Artzelus, Odei Guirado, Ines Azkarate, Libe Miner, Garazi Irastorza, Igor Yugueros, Irati Urreta.




