EITBren GUAU audio plataformak zortzi euskal idazleren poemak entzuteko aukera emongo dau aurrerantzean. Atalak ‘Poesia ttanttak’ izena izango dau, eta literatura zabaltzeko bide guztiz egokia dala esan lei.
Idazleok belaunaldi ezbardinetako poetak dira, ibilbideko luzekoak eta hasi barriak. Hona izenak: Miren Agur Meabe, Julen Apella, Itxaro Borda, Juan Kruz Igerabide, Itziar Ugarte, Iñigo Astiz, Leire Bilbao eta Harkaitz Cano.
Idazleek eurek egin dabe aukeraketa, bakotxak bere poemen artean. Grabazinoak egin eta martitzenetan argitaratzen joango dira astean baten audioa.