Jardunaldia otsailaren 25ean eta 26an izango da, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak UEUgaz batera eratuta. Egun biko jarduna Fakultate horren Aretxabaletako campusean egingo da.
Jardunaldiaren helburua euskal kulturaren egoeraren eta erronken inguruan hausnartzea da. Lehenengo egunean, eguaztenean, hezkuntzan euskal kulturaren egoera izango dabe eztabaidagai parte-hartzaileek. Eguenean Kultur eta Sormen Industrien egoeran eta erronketan sakonduko dabe hizlariek.
Aurrez hiru edizino izan dituan Euskal Kulturaren Eragiletza masterreko jardunaldiei jarraipena emongo deutsie hemendik aurrera ‘Euskal kultura gaur eta bihar’ jardunaldiak.
Jardunaldia irekia eta doakoa da, baina interesatuek aurretik izena emon behar dabe, otsailaren 20a baino lehen. Bi egunetarako zein egun bakarrerako emon daiteke izena.




