HizkuntzaZahar-barriak

Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak

Posted on

Gai hori erabiliz egindako jardunaldietako hitzaldiakaz, liburua argitaratu barri dabe Euskaltzaindiak eta Ezkerraberrik, jardunaldien antolatzaileek.

Han parte hartutako adituek bakotxak bere ikuspegitik tratau dabe gaia. Mikel Zalbide euskaltzain eta soziolinguisteak euskera batua eta eguneroko berbetak zelan buztartu izan dau gogoeta gai. Erregistro bien arteko hartu-emonak dira giltzarria, Joxerra Garzia irakasle eta komunikatzailearen arabera be.

Adolfo Arejita irakasle, euskaltzain eta Labayru Fundazioko zuzendariak Bizkaiko euskerearen errealidadetik heldu deutso gaiari, euskera jasoa darabilenek herri hizkeren iturritik edan behar leukeela esanez.

Xabier Euzkitze komunikatzailearen ustez, batuan zein euskalkietan topau leitekez testu onak eta txarrak, bakotxeko eredu onak aukeratzea da kontua. Gazteen hizkerei begiratu deutse Ikastolen Elkarteko Inma Muñoak eta Orreaga Ibarra Nafarroako Unibersidade Publikoko irakasleak.

Azkenik, Asisko Urmeneta marrazkilariak biribildu dau liburuaren edukia, kolokialagaz olgetako deia eginaz.