HizkuntzaZahar-barriak

«Euskaraldiaren ihes gela» Euskararen Etxean

Posted on

Badator Euskaraldia, eta han hor hemen hainbat ekitaldi antolatuko dira euskerearen alde egiteko. Euretariko bat Euskararen Etxean egingo da, «Euskaraldiaren ihes gela». Maiatzaren 10ean izango da, zapatuz.

Jarduera familiei eta gazteei zuzenduta dago, eta ordubeteko iraupena izango dau. 2-8 laguneko taldeak osatuko dira, saio bakotxeko gehienez lau taldek parte hartzeko. Izan be, txanda bi egongo dira, 11:00etan eta 12:00etan.

Bertan parte hartzea doan izango da, baina izena emon behar da 94 402 80 81 telefonora deituta.

Probak Euskaraldiari buruzkoak izango dira, parte-hartzaileek guztira zazpi proba gainditu beharko dabez:

  1. Proba ludikoa: Cypher Egiptoarra
  2. Zer da Euskaraldia?
  3. Euskaraldiaren historia
  4. Ahobiziak eta Belarriprestak
  5. Ariguneak
  6. Euskararen erabilera sustatzeko aholkuak
  7. Proba ludikoa: Flip Tac Toe“