Euskararen Etxea Bilbon, San Inazio auzoan dago, eta bertan daukie Euskararen Interpretazio Zentroa, euskerearen bilakaera eta adierazpen-motak azaltzen dituana. Fisikoki han dago eta han ikusi daiteke. Baina orain bisita gidatu birtualak egin ahal izango dira.
Bisita horreek ikastetxe eta taldeei zuzenduta dagoz. Jarduerak eurak azaroaren 3tik aurrera egingo dira, baina erreserbak egiteko epea zabalik dago honezkero.
Horretara Euskararen Etxeak ikasle eta taldeei Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera emon gura deutsie euron egoitzatik mobidu barik. Halanda be, edukiak gidari espezializatu baten eskutik jasoko dabez, modu dinamiko eta parte hartzailean.
Ikastetxeen kasuan, DBH 3-4 eta batxillergoko ikasleentzat eta Lanbide Heziketako ikasleentzat izango dira bisitak, eta taldeei jagokenez, 14 urtetik gorako norbanakoez osatutako taldeentzat (gitxienez lau lagunekoak). Bisitak euskeraz egingo dira.




