LiteraturaZahar-barriak

Gabriel Aresti 43. ipuin lehiaketa

Posted on

Bilboko Udalak urtero eratuten dauen Gabriel Aresti ipuin lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago, 2026ko martiaren 30era arte.

Modalidade bi dagoz berez, euskerea eta gaztelania. Bakotxean saridunak 3.500 euro jasoko dau eta 1.750 euroko akzesit bi emongo dira, lanak argitaratzeaz ganera.

Kultur ekimen horrek helburu bi ditu: alde batetik, literaturearen sorkuntzea sustatzea eta, bestetik, euskal literaturako egilerik adierazgarrienetako baten lana ezagutarazoten laguntzea.

Lehiaketan parte hartzeko 18 urte euki behar dira. Aurkeztuko dan testua originala izango da eta aurretik saritu bakoa. Gai libreari buruz, gehienez hamabost orri izango ditu (Times New Roman edo baliokidea, 12ko neurria, eta 1,5eko tartekoa lerro bakotxeko).