LiteraturaZahar-barriak

Gabriel Aresti gogoratuz

Posted on

Aurten berrogeta hamar urte bete dira Gabriel Aresti idazle handia hil zala. Bere garaian euskerearen alde lan handia egin eban, eta literaturan be apurtzaile eta barritzailea izan zan.

Haren ekarpen handia ez ahazteko, urtean zehar hainbat eta hainbat jarduera egin dira, alkarte eta erakunde askok parte hartuta. Urrian zehar, Guggenheim museoan Euskeria abesbatzak kontzertua egingo dau haren poemak abestuz, gerora ETBn ikusi ahal izango dana.

Eta Bilboko gazteek haren poemak ezagutzeko, Labayru Fundazioak erronka-joko bat sortu dau, uriko DBHko ikasleentzat ikastetxe guztietan eskaini dana. Arestiren memoria gordeteko beste modu bat da, gazteak haren testuetara modu ludikoan ekarriaz.