LiteraturaZahar-barriak

Gabriel Aresti Ipuin lehiaketarako epea zabalik

Posted on

Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailak deituta, Gabriel Aresti Ipuin lehiaketa eratu dabe aurten be, XXXVIII. edizinoa, helburu bigaz: literatura-sorkuntzea sustatzea eta euskerazko autore garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazoten laguntzea.

Lehiaketan parte hartzeko, 18 urtetik gora euki behar da, edozein nazionalidadekoa izan daiteke, baina aurkezten diran lanen jatorrizko hizkuntzea Euskadiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietako bat izan beharko da, euskerea edo gaztelania, eta ez da itzulpenik onartuko.

Ipuinen gaia librea izango da eta ipuinak jatorrizkoak, argitaratu bakoak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso bakoak izan beharko dira. Gehienez hamabost orrialde izango ditue, 1,5 espazioan.

Lanak formatu digitalean aurkeztu behar dira udaleko webgunearen bitartez, martiaren 30era arteko epean.

Modalidade bi dagoz, euskeraz eta gaztelaniaz, bakotxak bere epaimahaia daukala. Eta sariak be, 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko aitamen bi izango dira modalidade bakotxean.