LiteraturaZahar-barriak

Gabriel Aresti Katedra EHUn

Posted on

Gabriel Aresti katedraren bitartez, Euskal Herriko Unibertsitateak euskereagaz eta euskal kultureagaz daukan konpromisoa berresten dau. Izan be, katedraren helburuak honeek dira: Literatura, kultura, komunikazinoa, artea, soziolinguistika, linguistika eta, oro har, gizarte arloko gaien inguruko azterketak eta ikerketak bultzatzea; euskal kultura eta arteari buruzko arte-sormena bultzatzea; ikuskizunak eta publiko orokorrarentzako dibulgazino-ekimenak antolatzea.

Horrez ganera, zeharkako helburuak be baditu: genero-ikuspegia kontuan hartzea egitasmo guztietan, eta euskera lanerako lehenengo hizkuntza izatea.

Iraganeko Arestiren inguruko gogoeta egiteaz ganera, katedraren nahia da Gabriel Arestiren mezuek, lanek eta pentsamentuek gaur daukien balioa, eragina, oihartzuna aztertu eta horreri guztiari buruz be gogoeta egitea.