LiteraturaZahar-barriak

Gabriel Arestiren gaineko saioa

Posted on

Gabriel Aresti 1975-2025 jardunaldi akademikoa egingo da ekainaren 19an eta 20an Euskaltzaindiaren egoitzan. EHUko Gabriel Aresti katedraren eskutik datorren jarduera da, Udako Ikastaroen barruan.

Aurten berrogeta hamar urte beteten dira Gabriel Aresti hil zanetik, eta horren harira hainbat eta hainbat jarduera egiten dabiz urte osoan zehar han eta hemen.

Gabriel Arestik ikuspuntu literariotik bide aberats, original eta emankorrak sortu zituan, eta euskalduntasuna ulertzeko modu barriak zabaldu. Bide-urratzailea izan zan, eta euskal literatura eta pensamentu modernoaren oinarri eta erreferente zalantzagabea da.

Ikastaroan hainbat adituk parte hartuko dabe, eta Arestiren literaturaren alderdi asko landuko dabez: poesia, antzerkia, kazetaritza, eragina gizartean eta abar.