LiteraturaZahar-barriak

Gabriel Arestiri buruzko liburua

Posted on

Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti hil zanetik, eta horren harira hainbat jarduera bete dira Bilbon, bera bizi izandako urian.

Tartean da Jon Kortazarren prestau dauen liburua: Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea izenekoa, Bilboko Udalak argitaratua.

Gabriel Aresti erreferentziako idazlea da euskal literaturan. Haren poesia eta liburuak barrikuntza eta bultzada itzela ekarri eben. Horrez ganera, euskerearen batasunerako bidean figura oso garrantzitsua da.

Arestiren obra Bilbon kokatzen da, bere garaiko Bilbo industrialean, euskal kultura zapalduta egoan garaian. Hori dana gogoratu gura izan da ospakizun-urte honetan.

Liburu barri honetan, Kortazarrek Arestiren obraren bitartez, haren garaiko historiaren errepasoa egin dau, horretarako lehenengo poemetatik azkenekoetaraino kontuan hartuta.