Dakienak dakiHizkuntza

“Gaur taxistek be mahatsa daukie”. Zer adierazten dau?

Posted on

Fito & Fitipaldiren kontzertua dala-ta, Bilbon batu zan jentetzea ikusirik, hauxe esan eban batek: “Gaur taxistek be mahatsa daukie”. Zer esateko, mahatsa eukite kontu hori?

Halan esan eta entzuten da sarri Urdaibai aldean. Mahatsa eukitearen irudia, kasu horretan, zenbat gura behar eta irabazpide eukitea aditzen emoteko. Bezeruak etorri ahala, biajeak batera eta bestera e.a.

Labayru Hiztegiak jasorik dakar adiera hau: “lío, salsa, jaleo” adiereagaz, eta honako adibideagaz: “Horreek umeak daukie mahatsa!”. Alkarregaz olgetan, saltsan eta pozik dagozala esateko. Mahatsetan dagozala be esaten da: eztitan dagozala, uraren gaineko bitsean dabilzala edo gustuko zeregin edo arloetan diharduela esateko.

Pozgarria Bilboko taxistena eta beste negozio batzuetan, mahatsa eukitea edo mahatsetan egotea euren lanean, hain denpora luzean eztasun gorrian iraun ondoren.

Adolfo Arejita